a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
b) Ze markarekin egin duzun topo?
c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?
Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.
a) Bideoaz aparte ez naiz gehiagotaz oroitzen
b) ez naiz proitzen
c) Ez
d) Ez
e) Nere gaurko esperientzia kontuan artuta esango nuke Interneteko publizitatea ez duela arrakasta handirik, ez dela oso eraginkorra, ez baitut inolako publizitatearen presentiza oroitzen. Baina, nire ustez, hori 15 mintututan besterik ez garelako Interneten barna ibili izango da.
Normalean jendea Interneten nabegatzen ari denean 15 minutu baino gehiago egoten da, askotan orduak eta orduak, beraz, publizitatea oso oso nabarmena izandgo balitz, azkenean saturatu egingo luke jendea.
Hala ere, web-orri guztiak daukate publizitatea, arreta jarri ezkero, publizitate pila batekin topatuko ginateke, baina askotan web-orrialdeen estetikarekin ez du asko desentonatzen, beraz, ez ba da arreta jartzen, askotan ez gara hor dagoelaz jabetzen.
Hortaz aparte kontuan hrtu beharra dago modu batzuk eraginkorragoak direla besteak baino, adibidez, spm-ak eraginkorragoak izango lirateke nahi gabe publizitatearen lihatila irekitzen delako eta horrek zure atentzioa deitzen dulako.
Nahiz eta Interneten publizitatea oso eraginkorra ez dirudien, kontuan hartu behar da zenbat denbora egoten den jendea emen barrena.
Beraz, esan dezakegu telebistako iragarkiak askoz eraginkorragoak direla, hauetaz ez jabetzea ezinezkoa da.
Beste komunikabideetan ere publizitatea oso nabarmena da, baina gaur egun jendea askoz denbora gehiago ematen du Interneten nabegatzen telebista ikusten, egunkaria irakurtzen edo irratia entzuten baino.
Honen ondorioz esango nuke modu batean eraginkorra dela, beste hedabideetan baino gutxiago nabarmentzen da, baina nolabaiteko eragina badauka.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)