Publizitatearen elementuak aztertuz
Klasean ikusi ditugun iragarkiak aztertu ondoren, ondorio asko atera daitezke.
Argi eta garbi geratu zaigu publizitatean eagin gehien duen fokatorea joera emociónala dela. Ikusi ditugun iragarkien gehiengoa emozionalak ziren, ez zuten produktuari buruzko inolako informaziorik ematen.
Sentimenduak jendeari askoz azkarrago iristen zaizkio, bihotzean sartzen dena buruan sartzen dena baino askoz indartsuagoa izaten da.
Ikusi ditugun iragarkien artean guztiz arrazionala izandako bat besterik ez dugu ikusi, eta beste bi alde arrazionala eta alde emociónala zituztenak.
Beraz, argi dago publiziztak emozioen alde egiten dutela gehienetan jendea erakartzeko.
Emozioak oso baliagarriak izan daitezkelako, produktu bati buruzko iragrki batean, produktu horren kualidadean ez badira bereziak edo erakargarriak, sentimendu handiko kanpaina batekin, nahiz eta produktuarekin inolako zer ikusirik ez izan, arrakasta handia izan dezake.
Beste faktore bat didaktikotasuna da. Iragarki gehienak ez dira didaktikoak, lehenago esan bezala, emozioak askoz indartsuagoak dira arrazoiak baino. Beraz iragarki didaktikoa izateko, produktu zehatz bat izan behar du non horri buruzko informazioa entzutea interesgarria edo baliagarria den.
Beste aldetik off ahotsa daukagu. Off ahotsa agertzen den iragarki gehienetan, ia guztietan, gizonezkoen ahotsak erabiltzen dituzte. Emakume baten ahotsa, ikusi ditugun kasuetan behintzat, batean besterik ez dute erabili. Badirudi gizonen ahotsa emakumeena baino erakargarriagoa dela.
Musika erabiltzerako orduan, iragarki guztietan erabiltzen dute, baina ia guztietan fondoko musika bezala. Iragarkia atseginagoa egiten du, ez da musika kargantea eta aldi berean entretenitu egiten du, iragarkiari nolabaiteko “froma“ ematen dio.
Iragarki batzuetan Jingle-ak erabiktzen dituzte, gehien bat modu erraz batean telefono bat oroitzeko, edo abestia kanpaina eta produktuarekin lotzeko. Abesti hauek oso erraz ikaten dira, nahigabe ikasten dira.
Emozionaltasunarekin lotuta dagoen beste faktore bat, umorearena da. Emozioak salmentetan lagungarriak dira, baina gainera emozio horiek onak baldin badira, umoretsuak, dibertigarriak... oraindik ere eraginkorragoak izango dira.
Beste kasu batzuetan ere ospetsuak erabiltzen dituzte. Baina hauek eragin dezberdina suertatu dezakete segun eta nola konotazioa sortzen duten. Pertsona batentzako aktore bat oso ona bada eta gustoko badu, aktore hori marka edo produktu bateko iragarkian atera ezgero, pertsona horrentat produktu edo marka hori gustoko duen aktorearen ezaugarriak izango ditu. Biak azoziatuko ditu.
Baina alderatziz ere gertatu daiteke.
Guk klasean ikusitako iragarkietan ospetsuak bitan atera dira, baina kaus horietan, esan daiteke ospetsuak beraiek zirela iragartzen zein produktua.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario