domingo, 30 de mayo de 2010
Esperimentua bukatu
Astebetez facebook-eko kontu faltsuarekin egon ondoren, 23 lagun lortu ditut. Hasiera batean Facebook-ek berakgomendatzen zizkidan pertsonak agregatu ditut lagun bezala. Hauetako batzuk bidali didate mezu bat ea nor nintzen galdetzen edo zertaz ezagutzen ginen… baina beste batzuk besterik gabe nire iradokizuna onartu dute.
Beste aldetik, espero ez nuen moduan, jende dexente agregatu nau ni ezer egin gabe. Beraiek bidali didate lagun esakera. Nire ustez Facebook-eko profilantzako jarritako argazkiagatik izango da. Jendea erakarri egin ahal izan dut argazki batekin besterik ez. Gehien bat kontan artuta lagun esakaera bidali dilaten pertsonen %100 mutilak zirela.
Kasu berezi bat gertatu zait, tipo bat mezu bat bidali zidan esanez nire izena zeukan beste neska bat bilatzen ari zela, baina “ ni“ ikusi ninduela eta lagun eskaera bidaltzea erabaki zuela.
Beste lagun esakerak hainbat ekintzen “fan“ bihurtuz egin ditut, horrela errazagoa izango zela uste nuen, antzeko gustoak dituen jendearen artean lagun egitea errazagoa izango zela uste nuelako. Eta bai, hortik lagun batzuk lortu ditut, baina beste batzuk ez didate oraindik ezer erantzun.
Alde batetik ikusi daiteke pertsona batzuk lagunen artean hitz egiteko, mezuak bidaltzeko, argazkiak pasatzeko... gune bat bezala ikusten dutela. Baina beste batzuk jende berria ezagutzeko erabiltzen dute, berdin zaie nongoa den edo zerbaotetaz ezagutzen duten. Lagun berriak egiteko gune bat bezala ikusten dute.
Hori alde batetik oso ondo dago, jendea irekitzen delako, arreman berriak egiten dituelako. Baina beste aldetik, arriskutsua dela uste dut. Oso erraza da horrelako lekuetan iruzur egitea eta jendearen bizitza pribatuaren zati bat ikusgai daukazunez orri hauetan, edozeinek ikusi ahal izatea kutsu negatiboa izan dezake.
Nire ustez horrelako sareak lagunen artean ibiltzeko dira, baina enpresa bat izan ezgero, orduan bai, oso ondo etortzen zaizkizula uste dut. Azken finean geroz eta jende gehien ikusi zuk eskaintzen duzuna, baliteke geroz eta arrakasta gehiego izatea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario